ERANTZUKIZUNA

ERANTZUKIZUNA

Orri hauen bitartez, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAkjendaurrean jarri nahi du bere ekimenei buruzko informazioa.
Gure helburua da informazio hori ahalik eta eguneratuena eta zehatzena izatea. Ahaleginak egingo ditugu aipatzen dizkiguten errakuntza guztiak zuzentzeko.
Nolanahi dela ere, HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAk ez du inolako erantzukizunik orri hauetan biltzen den materialaren zer-nolakoan. Hau duzu material hori:

– informazio orokorra ematen du soilik;
– ematen duen informazioak ez du zertan zehatza, osoa edo eguneratua izan;
– ez du aholkularitza profesionalik edo juridikorik eskaintzen (horrelako gairen bati buruzko galderarik egin nahi izanez gero, jo ezazu beti Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren zerbitzu teknikoetara).

Kontuan hartzekoa da web horren edukiak izaera informatiboa baizik ez duela, eta ez legezkoa. Hori dela eta, ezin izango da oinarritzat hartu inolako eskabiderik edo administrazio-errekurtsorik aurkezteko orduan.
Izaera teknikoa duten errakuntzek eragindako arazoak ahalik eta txikienak izatea nahi dugu. Litekeena da, hala ere, gure orrietan dauden datu edo informazio batzuk fitxategi edo formatu akastunetan sortuak izatea. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu horrelako arazoren baten ondorioz gure zerbitzua etenda edo kaltetuta gertatuko ez denik.
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAk ez du inolako erantzukizunik orri hauetan ibiltzeak edo orri hauek kanpora bidaltzeak eragin ditzakeen arazoetan.
Erantzukizunetik salbuesteko klausula honen helburua ez da erakunde honen erantzukizuna arautegi aplikagarrietan ezarritakoaz bestera zedarritzea.
Eskubide guztiak erretserbatuta. Erantzukizun-adierazpena

PRIBATUTASUNA

Webgune honetan azaltzen den informazioa abenduaren 13ko Norberaren Datuen Babesari buruzko 15/1999 Legeari atxikia dago (EAO-ko 298 zk.a, 1999ko abenduaren 14koa).
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAk jakitera ematen dizu wen orri hauetako edozein ataletan jasotako datu pertsonalak erakunde honen jabetzako fitxategi automatizatu batean gordetzen direla, eskaturiko harpidetzak bidaltzea beste inongo helbururik gabe.
HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAk bermatu egiten du beharrezko neurriak hartuko direla datuen isilpeko trataera segurtatzeko. Aditzera ematen dizu, baita ere, eskuratze-, zuzentze- eta deuseztatze-eskubideak baliatzea dagoela, erakunde honetara zeinahi bide idatzi edo elektroniko bidez zuzenduta.

COPYRIGHT

Erreprodukzioa baimendu egiten da, betiere iturria aipatzen bada, kontrakorik adierazi ezean.
Testu edo multimedia-datuak (soinuak, irudiak, programak, e.a.) erreprodukzitzeko aurretiko baimena behar den kasuetan, baimen horrek lehen aipatutako baimen orokorra baliogabetuko du eta adieraziko ditu erabiltzeko orduan gerta daitezkeen murrizketak.

© Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
1