Egitura eta antolaketa

 

Egitura

HKEE lau sailen inguruan egituratzen da: Lehendakaritza, Lehendakariordetza, Osoko Bilkura eta Idazkaritza Nagusia. Guztiek oso ongi mugatuta dauzkate euren aginpideak. Lehendakariari dagozkionak, honako hauek dira:

  • Epaitegiaren legezko eta legez kanpoko ordezkaritza.- Epaitegiaren zerbitzu tekniko eta administratiboen zuzendaritza. Gastuen onarpen eta ebazpena.
  • Lehendakariak Epaitegiak egiten dituen txosten guztiak sinatzen ditu.
  • Epaitegiaren Osoko Bilkuraren aztergai zerrenda ezarri eta hartzen diren akordioen egiterapena ebazten du.
  • Erakundearen zerbitzuan dauden langileentzako hautatze-azterketetarako deiak egiten ditu.
  • Horien gainean, zigortze-ahalmena betetzen du.
  • Legebiltzarrera joaten da txostenak azaltzera, Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak eskatzen dion orotan

Antolaketa

HKEEren organigraman dagoen bigarren kargua, lehendariordearena da. Kargu hori daukan pertsonak lehendakaria ordezkatuko du, kargua hutsik dagoenean, hura ez dagoenean edo kargugabetze kasuetan. Gainera, lehendakariari lagunduko dio, Epaitegiaren Osoko Bilkurak egozten dizkion funtzio guztietan eta lehendakariak bera ordezkatzea eskatzen dion guztietan.

Osoko Bilkura HKEEren kide guztiek osatzen dute. Lehendakaria, lehendakariordea eta aholkulariak dira Osokoa osatzen dutenak. Osokoaen Idazkaria, Idazkari Nagusia bera da; hau, bilkuretara hizpidedun baina hautespiderik gabe joan daiteke. Legeak ezartzen du, urtean gutxienez lau aldiz bilduko dela Osokoa, hiru hilabetez behin, hain zuzen ere.

HKEE ongi eratuta egon dadin, kideen gehiengo osoa egon beharko da bertan eta hartzen diren akordio guztiak daudenen gehiengo osoak onartu beharko ditu. Lehendakariak kalitatezko botoa dauka.

HKEEren idazkari nagusia Osoko Bilkurak izendatzen du lehendakariaren eskariz eta bere aginpideen artean, Epaitegiaren zerbitzu tekniko eta administratiboen kudeaketa eta Epaitegiko sail eta kide guztiei laguntza tekniko eta administratiboa ematea dira nagusi.

Aholkulari bakoitza berariaz gaitutako auditoreez osatutako talde batez arduratzen da.

Langileen-zerrenda administrazioko funtzionarioek osatzen dute.  HKEErentzat lan egiten dutenek ezingo dute euren inpartzialtasuna edo lan independentziari kalte egiten dien beste inolako jardueratan aritu.

Lan honek duen izaera dela eta, beharrezkoak dira espezializazio handiko profesionalak. Limako Adierazpenak puntu hau bere 14. artikuluan lantzen du eta hor gomendatzen duena da, erakunde fiskalizatzaileko funtzionariek “bere zeregina ahalik eta ondoen betetzeko behar duten kalifikazio eta osotasun morala “ edukitzea ezinbestekoa dela.

Profesionalek “batez bestekoak baino formazio eta gaitasun handiagoa” eta esperientzia egokia izatea. Kontrol Sailei, euren kargura dauden langile guztien hobekuntza teoriko eta praktikoa sustatzeko gomendatzen die. Azkenik, aztertzen ari diren gairen batek, dituen ezaugarri bereziengatik, bere kargura dauden langileen jakituria gainditzen badu, inolako dudarik gabe erakundekoak ez diren adituei galdetzea iradokitzen die.

Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da, profesionalen gehiegizko espezializazioak euren mugapena ekar lezakeela. Honek, elementu berririk gabeko lanen errepikapen  mekanikoa sor lezake eta horrek, epe luzera, txostenen kalitatea gutxitzea; hori dela eta, lan taldeek aldizkako aldaketak egiten dituzte erakunde eta gai berberetara soilik ez mugatzeko.

KKO gehienek hartu duten erabakia kontzeptu biak elkartzea da. Ikuskatzaileek zenbait esparrutan ezagupen bereziak lor ditzaten saiatzen dira baina euren arteko aldizkako aldaketak bultzatzen dituzte. Honela, profesionalen motibazioa mantentzea lortzen dute eta horri esker ikuskapen lanen eraginkortasuna handiagotzen da.

HKEEren kide bakoitza fiskalizazio alor baten arduradun da, lanak gauzatzeko beharrezko diren baliabide tekniko eta gizazkoak dituela. Alor bakoitzak auditore-buru bat du, lehendakaritzak izendatzen duena, Kontseilari bakoitzak eskatuta. Auditore buruak aholkulari maila du; litekeena da Epaitegiaren plantilakoa izatea edo ez.

Sail bakoitzeko auditoreek, HKEEren Lehendakaritzarekin eta Idazkariarekin batera, Auditoreen Batzorde Teknikoa osatzen dute. Batzorde honek izaera aholku-emailea du eta bertan, besteak beste, Fiskalizazio, Plangintza eta Behin-behineko eta Behin-betiko txostenekin zerikusia duten agiriak aztertzen dira, HKEEren Osokoak aztertu aurretik.

Lan alor bakoitzak, berebat, ekonomilari-auditoreak ditu, lantalde bakoitzari esleitutako letratuen legezko aholkularitza eta fiskalizazio lanak egiteko beharrezko den administrazioko langileria. HKEEren plantila 80 pertsona ingurukoa da eta horietatik 55 inguru, goi mailako tituludunak dira, zuzenean fiskalizazio egitekoei lotuak daudenak.

Hona hemen gaur egun HKEE zein fiskalizazio alorretan hezurkatzen den:

  • Lehendakaritza (José Ignacio Martínez Churiaque ): Fiskalizazio-lan bereziak.
  • Lehendakariordetza (José Miguel Bonilla Regadera): EAEren Administrazio Orokorra, Osakidetza .Kontseilaria (Eusebio Melero Beaskoetxea): Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Kontseilaria (Begoña Marijuán Arcocha): 40.000 biztanletik beherako Udalak, Mankomunitateak eta gainerako Partzuergoak.
  • Kontseilaria (José María Gorordo Bilbao): Arabako Foru Aldundia, EAEko Enpresen Sektore Publikoa eta Erakunde Autonomoak eta Zuzenbide Pribatuko gainerako Erakunde Publikoak.
  • Kontseilaria (Gonzalo Vera-Fajardo Belinchón): Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eta Bilbo Handiko Uren Partzuergoa.
  • Kontseilaria (Jesús Mariano García Ruíz ): 40.000 biztanletik gorako udalak eta Udalen Txosten Diagnostikoa eta EITB.

.