Aurkezpena

2016/679 Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorrak lehenengo aldiz arautu du Europa mailan Europako Gutunaren 8. artikuluak aurreikusten duen oinarrizko eskubidea. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak hainbat neurri abiarazi ditu Erregelamenduaren eskakizunak betetzeko.

2018ko urriaren 25eko Osoko Bilkuraren erabaki bidez Izaera pertsonaleko datuen tratamendurako erregistroa eta datuen babeserako ordezkariaren figura sortu ziren. Erregistroak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren esku dauden datuen tratamenduak jasotzen ditu, datuek jasotzen dituzten elementu guztiekin; Datuak babesteko ordezkariak, batik bat, erakundea informatu eta aholku emango dio datuen tratamenduari buruzko gaietan eta datuen tratamenduaren arduradunak datuak babesteko araudia betetzen duela gainbegiratuko du. Halaber, figura hau Datuak Babesteko Euskal Agentziarekin lankidetzan ariko da eta harremanetarako pertsona ere izango da.